Itxi

Futbola

Errege Kopa

2. Mailako eta 2.Bko aurkariak, Athletic, Real, Eibar, Alaves eta Osasuna taldeentzat

EITB MEDIA

Espanyol - Osasuna, Almeria - Alaves, Navalcarnero - Eibar, Eivissa - Athletic eta Kordoba - Reala, hirugarren kanporaketan.

  • Kopako zozketa

    Kopako zozketa

Gaur egin da Errege Kopako final-hamaseirenetako zozketa Madrileko Las Rozaseko Futbol Hiriko egoitzan.

Guztira Lehen Mailako 16 talde izan dira, Bigarren Mailako 10 eta Bigarren Bko 6. Espainiako Superkopa jokatuko duten Real Madrilek, Bartzelonak, Realak eta Athleticek Bigarren B Mailako aurkaria izango dute.

Urtarrilaren 16-17ko asteburuan eta 20-21 egunetan jokatuko da hirugarren kanporaketa hau.

FINAL-HAMASEIRENAK

Cornella - Bartzelona

Eivissa - Athletic

Alcoyano - Real Madril

Kordoba - Reala

Peña Deportiva - Valladolid

Navalcarnero - Eibar

Malaga - Granada

Almeria - Alaves

Leganes - Sevilla

Alcorcon - Valentzia

Girona - Cadiz

Sporting Gijon - Betis

Espanyol - Osasuna

Fuenlabrada - Levante

Rayo - Elx

Tenerife - Vila-real

FINAL-LAURDENAK

Hilaren 26tik 28ra.