Itxi

Futbola

Zalantzak argitzeko partida

Espainia eta lagunarteko norgehiagoken madarikazioa

Erredakzioa

Ingalaterraren kontra jasandako porrota ahaztea bilatuko du Del Bosqueren taldeak astearte honetan, Costa Ricaren aurka. Llorentek belaunean min hartu eta entrenamendua utzi behar izan zuen.

  • Espainiako selekzioa. Argazkia: EFE

    Espainiako selekzioa. Argazkia: EFE

Costa Ricak Espainiako selekzioa hartuko du astearte honetan, 22.05ean, Del Bosqueren taldeak lagunarteko partidetan izan duen bolada txarra handitzeko asmoz. Munduko txapeldunak ez du partida ofizialik galdu, baina ez da gai prestaketa norgehiagoketan garaipena lortzeko. Horrela, Argentinaren, Portugalen, Italiaren eta, azkenik, joan den larunbatean, Ingalaterraren kontra galdu du.

Del Bosquek Ingalaterraren kontra jasandako porrota ahazteko aukera izango du. Gainera, baliteke Casillas zelairatzea, eta, horrela, Espainiako selekzioarekin partida gehien jokatu dituen futbolaria bihurtuko da Real Madrileko jokalaria.

Fernado Llorentek belaunean min hartu eta entrenamendua utzi behar izan zuen. Athleticeko jokalariaren ordez Fernando Torres, David Silva edo Cesc Fabregas jarri dezake Del Bosquek.

Ustezko hamaikakoak:

Costa Rica: Keylor Navas, Michael Umaña, Johnny Acosta, Roy Miller, Jose Salvatierra; Michael Barrantes, Randall Azofeifa, Bryan Oviedo, Carlos Hernández; Bryan Ruiz eta Joel Campbell.

Espainia: Iker Casillas; Arbeloa, Raul Albiol, Puyol, Monreal; Busquets, Xabi Alonso, Cesc; Cazorla edo Silva, David Villa eta Fernando Torres.