Futbola
127
Iker Casillas, Espainiarekin partida gehien jokatu dituen jokalaria
Erredakzioa
Real Madrileko atezainak Andoni Zubizarreta gainditu du Costa Ricaren aurkako norgehiagokan.
-
Iker Casillas. Argazkia: EFE
Iker Casillas da Espainiako futbol selekzioarekin partida gehien jokatu dituen jokalaria. Costa Ricaren aurkako neurketan 127.a jokatu eta Andoni Zubizarreta gainditu zuen.
Orain arte, 107 jokatu ditu Xabi Hernandezek, 98 Carles Puyolek eta 92 Real Madrileko Xabi Alonsok.
Jokalariak eta partidak:
.1. Iker Casillas 127
.2. Andoni Zubizarreta 126
.3. Xavi Hernández 107
.4. Raul Gonzalez 102
.5. Carles Puyol 98
.6. Xabi Alonso 92
.7. Fernando Torres 90
.8. Fernando Hierro 89
.9. Sergio Ramos 82
10. David Villa 82
11. Jose A. Camacho 81.