Itxi

Futbola

Santander Liga/22. jardunaldia

Osasunaren eta Eibarren arteko derbia, otsailaren 7an, 18:30ean

A. B. | EITB Media

Alaves-Valladolid neurketarekin hasiko da 22. jardunaldia, ostiralean, otsailaren 5ean; Athletic-Valentzia partida otsailaren 6an jokatuko da, eta Reala-Cadiz norgehiagoka, otsailaren 7an.

  • Osasuna - Eibar

    Imagen de un Osasuna - Eibar de LaLiga. Foto: EFE

Santander Ligak asteazken honetan jakinarazi ditu 22. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak. Jardunaldia otsailaren 5ean, ostiralean hasiko da, Alavesen eta Valladoliden arteko (21:00etan) partidarekin.

Larunbatean, otsailaren 6an, Athleticek Valentzia izango du aurkari, 21:00etan, San Mamesen. Igandean, otsailaren 7an, Realak Cadizen kontra jokatuko du 14:00etan Reale Arenan, eta Sadarrek hartuko du Osasunaren eta Eibarren arteko euskal derbia, 18:30ean.

Santander Ligako 22. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak:

Otsailak 5, ostirala:

Alaves - Valladolid (21:00)

Otsailak 6, larunbata:

Levante - Granada (14:00)

Huesca - Real Madril (16:15)

Elx - Vila-real (18:30)

Athletic - Valentzia (21:00)

Otsailak 7, igandea:

Reala - Cadiz (14:00)

Sevilla - Getafe (16:15)

Osasuna - Eibar (18:30)

Betis - Bartzelona (21:00)

Otsailak 8, astelehena:

Atlético Madril - Celta (21:00)