Itxi

Futbola

Finalerdiak

Kopako finala, inkilinoen zain

I. A. | EITB MEDIA

Aste honetan Kopako finalerdietako bueltako partidak jokatuko dira; Athleticek hilabeteko bere bigarren finala nahi du.

  • Levante eta Athleticeko jokalariak

    Levante eta Athleticeko jokalariak. EFE

2021eko Errege Kopako finalerdietako bueltako partidak jokatuko dira aste honetan.

Asteazkenean aurrenekoa jokatuko da Camp Nou futbol-zelaian Bartzelona-Sevilla taldeen artean. Joanekoan 2-0 irabazi zuten andaluziarrek, baina aste honetan Santander Ligan jokatutakoan katalanek 0-2 irabazi zuten Sanchez Pizjuanen, beraz, kanporaketa iraultzeko esperantzarekin dago Ronald Koemanen taldea.

Ostegunean bigarren finalerdia jokatuko da, Levante-Athletic. San Mameseko futbol-zelaian bana egin zuten, beraz dena erabakitzeke dago. Ostiralean Santander Ligako neurketa egon zen bi taldeen artean, eta bana egin zuten ere talde valentziarraren estadioan jokatutako neurketan.

Beraz, lau talde eta bakarrik bi postu aurtengo finala jokatzeko.

FINALERDIETAKO EGITARAUA

Martxoak 3, asteazkena

21:00, Bartzelona vs Sevilla

Martxok 4, osteguna

21:00, Levante vs Athletic Club