Itxi

Futbola

Oyarzabalek ez du jokatu

Simonek eta Iñigo Martinezek partida osoa jokatu dute Espainiarekin Kosovoren aurka

A. B. | EITB Media

Athleticeko bi jokalariek 90 minutuak jokatu dituzte Espainiako selekzioak Kosovoren kontra lortutako garaipenean (3-1). Mikel Oyarzabal Realeko jokalariak ez du minuturik izan neurketa honetan.

0:38
Unai Simon

Espainiako selekzioak garaipena lortu du Kosovoren aurka (3-1) 2022ko Qatarreko Munduko Txapelketara sailkatzeko ligaxkako hirugarren jardunaldiko partidan. Unai Simon (Athletic), Iñigo Martinez (Athletic) eta Mikel Oyarzabal (Reala) euskal jokalariak ostegunean itzuliko dira euren taldeetara, apirilaren 3ko Errege Kopako finala taldekideekin batera prestatzen hasteko.

Unai Simon eta Iñigo Martinez Athleticeko jokalariek partida osoa jokatu dute Kosovoren aurka. Mikel Oyarzabal Realeko jokalariak, aldiz, ez du jokatzeko aukera izan, Luis Enrique Martinez hautatzaileak hala erabaki duelako.

Espainiaren eta Kosovoren arteko norgehiagoka Sevillako Cartuja zelaian jokatu da, hain zuzen, Athleticek eta Realak apirilaren 3an Errege Kopako finala jokatuko duten estadioan.

Espainia-Kosovo (3-1) partidako fitxa teknikoa:

3 - Espainia: Unai Simon; Marcos Llorente, Eric Garcia (Sergio Ramos, 86. min), Iñigo Martinez, Jordi Alba; Pedri (Fabian, 69. min), Busquets (Rodri, 82. min), Koke; Ferran Torres, Morata (Gerard Moreno, 69. min), Dani Olmo (Canales, 82. min).

1 - Kosovo: Ujkani; Hadergjonaj, Vojvoda, Dresevic, Aliti, Kololli (Zeneli, 57. min); Kryeziu, Celina, Besar Halimi (Voca, 82. min); Rashica (Lirim Kastrati, 55. min); Muriqi.

Golak: 1-0, 34. min: Dani Olmo. 2-0, 36. min: Ferran Torres. 2-1, 70. min: Halimi. 3-1, 75. min: Gerard Moreno.

Epailea: Jakob Kehlet (Danimarka). Txartel horia atera dio Kryeziu (49. min) Kosovoko jokalariari.