Itxi

Futbola

Santander Liga

Ligako 31. jardunaldiko partidak apirilaren 21ean eta 22an jokatuko dira

A. B. | EITB Media

Osasuna-Valentzia neurketan irekiko du jardunaldia apirilaren 21ean. Egun berean Betis-Athletic eta Alavés-Vilareal neurketak jokatuko dira. Granada-Eibar eta Reala-Celta, apirilaren 22an.

  • Valentzia - Osasuna

    Valentziaren eta Osasunaren arteko partida baten irudia. Argazkia: EFE

Santander Ligak 31. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak publikatu ditu. Jardunaldia apirilaren 21ean hasiko da 19:00etan jokatuko diren Osasuna-Valentzia eta Levante-Sevilla neurketekin, eta apirilaren 22an bukatuko da Bartzelona-Getafe norgehiagokarekin.

Asteazkenean, apirilaren 21an, jokatuko dira Betis-Athletic Club (20:00etan) eta Alaves-Vila-real (21:00etan) partidak. Ostegunean, apirilaren 22an, Granada-Eibar eta Reala-Celta neurketen txanda izango da, 21:00etan.