Itxi

Futbola

ARRAZISMOA

Valentziako jokalariek zelaia utzi eta gero, partida Diakhaby gabe segitu dute

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Valentziak Twiterrean adierazi duenez, Frantziako jokalariak komentario arrazista bat jaso du Kadizeko Juan Calaren partetik.

  • Kadiz-Valentzia

    Kadiz-Valentzia. Argazkia: EFE

Partida hasi eta ordu erdira, Valentziako jokalariek Ramon de Carranza futbol-zelaia utzi egin dute Valentziako Mouctar Diakhabyk eta Cadizeko Juan Calak liskarra izan ondoren. Erabakia frantsesaren haserre izugarriaren ondorioz hartu da. 

Valentziako jokalariek 32. minutuan aldageletara alde egin dute zelai erdian Diakhaby eta Calaren artean gertatu den istilu baten ostean.

Frantziako jokalaria nahigabetua eta minduta agertu da eta bere kideak hura lasaitzen saiatu dira.

David Medie Jimenez epaileak txartel horia erakutsi dio eta Cadizeko defentsa sevillarrari abisu eman dio. Diakhabyk azalpenak ematen jarraitu du epaileari, Valentziako jokalariek aldageletara joatea erabaki duten arte.

Jokoa 15 minutu baino gehiago geldirik egon ondoren, bi taldeak zelaira itzuli dira, baina Diakhabyren ordez, Hugo Guillamon atera da. Valentziak Twiterrean adierazi duenez, jokalariak komentario arrazista bat jaso du.

Diakhabyk Calak "beltz zikina" deitu ziola esan zion epaileari, aktaren arabera

Epailearen aktak jasotzen duenaren arabera, David Medie Jimenezek 29. minutuan partida "bi talderen jakalarien arteko liskar batengatik" eten zuela azaltzen du. "Valentziako 12. jokalariak, Mouctar Diakhabyk, aurkariarekin eztabaidan aritzeagatik txartel horia ikusi ondoren, hitzez hitz esaten dit: "Beltz zikina deitu dit", Cadizeko 16. jokalariari, Juan Torres Ruizi, aipamena eginez", adierazten du.