Futbola
Maiatzaren 16an eta 23an
Ordutegi bateratuak izango dituzte Ligako azken bi jardunaldiek
Agencias | EITB Media
Santander Ligako 37. jardunaldiko partidak maiatzaren 16an jokatuko dira 18:30ean, eta 38. jardunaldikoak maiatzaren 23an, 18:00etan.
-
Ligako lehen itzuliko Reala-Osasuna partidako jokaldi bateko irudia. Argazkia: EFE
LaLigak jakitera eman duenez, Santander Ligako azken bi jardunaldietako partidek ordutegi bateratuak izango dituzte, beti ere titulua, Europarako sailkapena edota jaitsiera jokoan badaude.
Ligako 37. jardunaldia maiatzaren 16an jokatuko da 18:30ean; 38. jardunaldia, aldiz, maiatzaren 23an jokatuko da, 18:00etan. Azken-aurreko jardunaldian ematen diren emaitzen arabera, azken jardunaldiko neurketek aldaketak izan ditzakete. Sailkapenari begira jokoan ezer ez duten partidak maiatzaren 22an joka daitezke. Gainera, ordutegiak, jokoan dagoenaren arabera ezarriko ditu Ligak azken jardunaldian.
37. jardunaldiko partidak:
Alaves-Granada
Athletic-Real Madril
Atletico Madril-Osasuna
Bartzelona-Celta
Betis-Huesca
Getafe-Levante
Cadiz-Elx
Reala-Valladolid
Valentzia-Eibar
Vila-real-Sevilla
38. jardunaldiko partidak:
Celta-Betis
Eibar-Bartzelona
Granada-Getafe
Huesca-Valentzia
Levante-Cadiz
Osasuna-Reala
Real Madrid-Vila-real
Sevilla-Alaves
Valladolid-Atletico Madril
Elx-Athletic