Publizitatea
Itxi

2021/05/03

21:24

Osasuna

KONTRATU BERRIA

David Garciak Osasunan jarraituko du 2026ra arte

A. A. | EITB MEDIA

Iberoko atzelariak 20 milioi euroko etete klausula izango du Santander Ligan, eta 6 milioikoa, berriz, SmartBank Ligan.

  • David García.

    David García. Foto: Osasuna

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

David Garcia Osasunako jokalariak beste bost urtez jarraituko du Iruñeko taldean, jokalariak eta klubak kontratua 2026ko ekainaren 30era arte luzatzeko akordioa adostu eta gero.

Iberoko atzelariak 20 milioi euroko etete klausula izango du Santander Ligan, eta 6 milioikoa, berriz, SmartBank Ligan.

27 urterekin, gorritxoen 5 zenbakiak 194 partida jokatu ditu Nafarroako taldearen elastikoarekin, eta aurtengo denboraldian funtsezko jokalaria izan da bere taldeak modu birtualean mailari eustea lor diezaion.

David Garciak Aridanerekin osatzen duen bikotea Ligako onenetarikoa eta fidagarrienetakoa da (Osasunak 41 gol baino ez ditu jaso denboraldi honetan).

Miguel Flaño, Cesar Cruchaga eta Javier Castañeda bezalako jokalari ohiak agertzen diren 'Historia baten oinordekoa' izeneko bideo hunkigarriaren bidez iragarri  du Osasunak kontratua berritzea.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena