Futbola
Michelek hartuko du bere lekua
Javier Aguirre, Zaragozatik kanpo
Erredakzioa
"Taldearen kirol egoerak aldaketa bat eskatzen zuen", dio klubaren oharrak.
-
Javier Aguirreren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Real Zaragozak bere kargutik kendu du Javier Aguirre entrenatzaile mexikarra. Klubak jakitera eman duenaren arabera, taldearen egoera kaskarra izan da erabakia hartzeko arrazoia. Azken postuan dago BBVA Ligako sailkapen nagusian.
"Taldearen kirol egoerak aldaketa bat eskatzen zuen", dio Zaragozaren oharrak.