Futbola
Zaragoza
Manolo Jimenez, Real Zaragozako entrenatzaile berria
ERREDAKZIOA
Real Zaragozak Manolo Jimenez fitxatu du denboraldi bukaerara arte Javier Agirre mexikarraren ordez.
-
Manolo Jimenez. Argazkia: EFE.
Manolo Jimenez izango da Real Zaragozako entrenatzaile berria aurtengo denboraldia bukatu bitartean. Sevillako entrenatzaileak Javier Agirre ordezkatuko du. Agirre joan den ostiralean bota zuten taldearen emaitza txarren ondorioz; Zaragoza sailkapeneko azken postuan dago, salbaziotik bost puntura.
Manolo Jimenezen ibilbidea Sevilla futbol taldearekin egon da lotura, 1983tik 1997ra jokalari bezala eta 2010. urtera arte entrenatzaile moduan. 2000 eta 2007 urte bitartean Sevilla Atletico entrenatu zuen eta ondoren, 2007tik 2010ra, Sevillako lehen taldea.
Azken urtean, Atenaseko AEK zuzendu du Greziako Kopa irabaziz.