Itxi

Futbola

37. jardunaldia

Mailari eustea eta Europa lor dezakete Alaves eta Realak; Eibarrek, bizirik irautea

L. E. A. | EITB MEDIA

Athleticek eta Osasunak, berriz, eragin zuzena izango dute Liga irabazteko hautagaien lehian. Bilbotarrek Real Madril hartuko dute San Mamesen, eta nafarrek Atletico izango dute aurkari Wandan.

  • Futboleko baloia

    Futboleko baloia. Argazkia: Efe.

2020-2021eko LaLigako 37. jardunaldiak gauza asko erabaki ditzake: Ligako txapelduna, Europan zeintzuk jokatuko duten eta Bigarren Mailara zeintzuk jaitsiko diren.

 

Reala-Valladolid

Realak datorren denboraldian Europan jokatzea ziurtatu nahi du eta horretarako Valladolidi irabazi behar dio Reale Arenan. Pucelako taldea estu eta larri dabil, Bigarren Mailara jaistea saihesteko borrokan.

Donostiarrek Eurpa Ligan jokatzeko eskubidea ematen duten bosgarren edo seigarren postua ziurtatu dezakete, Betisek edo Vila-realek euren partidak galduz gero.

Ustezko hamaikakoak:

Reala: Remiro; Gorosabel, Zubeldia, Le Normand,  Monreal;  Zubimendi, Silva, Guridi; Oyarzabal, Januzaj eta Isak.

Valladolid: Masip; Luis Pérez o Janko, Joaquín, Javi Sánchez, Olaza; Toni Villa, Alcaraz, Míchel, Roque Mesa, Óscar Plano; Weissman.

Epailea: Del Cerro Grande (Madrileko batzordekoa).

Estadioa: Reale Arena.

Ordua: 18.30ean.

 

Valentzia-Eibar

Eibarrek, berriz, behar-beharrezkoa du garaipena lortzea Valentziaren etxean datorren denboraldian Lehen Mailan jarraitzeko aukerei eusteko. Mestallan ikusleak izango dira, eta hori ez zaio batere gustatu Jose Luis Mendilibar armaginen entrenatzaileari, partida guztiak egoera berdinean jokatzearen aldekoa delako.

Eibarrek Liga amaitzeko geratzen diren bi partidak irabazi behar ditu, Valentziaren aurkakoa eta hurrengo igandean Ipuruan Bartzelonaren aurka jokatuko duena. Valentziak, berriz, puntu bakarra nahikoa du jaitsieraren mamua uxatzeko.  

Ustezko hamaikakoak:

Valentzia: Cillessen; Correia o Piccini, Paulista o Diakhaby, Ferro, Guillamón, Gayà; Wass, Soler, Racic; Guedes eta Maxi.

Eibar: Dmitrovic, Correa, Oliveira, Arbilla, Cote, Bryan Gil, Diop, Atienza, Expósito, Kike García eta Muto.

Epailea: Valentín Pizarro Gomez (Madrileko batzordekoa)

Estadioa: Mestalla.

Ordua: 18.30ean.

 

Alaves-Granada

Alavesi dagokionez, arabarrek asteburu honetan ziurtatu dezakete Lehen Mailan jarraitzea, Mendizorrotzan Granadari irabaziz gero. Andaluziarrek ez dute ezer jokoan.

Javier Callejaren taldeak garaipena lortzen ez badu, beste emaitzen mende egongo litzateke. Horrela, berdinketa ere ona izango litzateke Valladolidek eta Elxek euren partidak galduz gero. Alavesek Granadarekin galtzen badu, berriz, aipatutako biek eta Eibarrek ere galdu egin beharko lukete Gasteizko taldea Lehen Mailan jarraitzeko.

Ustezko hamaikakoak:

Deportivo Alavés: Pacheco; Ximo, Lejeune, Laguardia, Duarte; Battaglia, Tomás Pina, Pellistri, Luis Rioja; Lucas eta Joselu.

Granada: Aarón; Foulquier, Germán, Nehuén, Quini; Gonalons, Yan Eteki, Domingos Quina; Alberto Soro, Antonio Puertas eta Luis Suárez.

Epailea: José María Sánchez Martínez (Murtziako batzordekoa)

Estadioa: Mendizorroza.

Ordua: 18.30ean.  

Atletico Madril-Osasuna

Osasunak eragin zuzena izango du Liga txapelketa irabazteko lehian. Gorritxoek Atletico Madril dute aurkari Wanda Metropolitano estadioan. Simeoneren taldeak garaipena behar du eta Real Madrilek San Mamesen berdintzea edo galtzea, igande honetan bertan LaLigako txapeldun izateko. Bestela, titulua azken jardunaldian erabakiko da; orduan, Atleticok Valladoliden jokatuko du, eta Real Madrilek Vila-real hartuko du.

Nafarrek ziurtatuta dute datorren denboraldian Lehen Mailan jokatzea eta Arrasateren taldeak helburu argia du partida honetarako: “aurten eta iaz” “gehien eta nabarmenen” gailendu zaion taldeari irabaztea.

Ustezko hamaikakoak:

Atletico Madril: Oblak; Trippier, Savic, Felipe, Hermoso, Lodi; Llorente, Kondogbia, Koke, Joao Félix o Carrasco; eta Luis Suárez.

Osasuna: Sergio Herrera; Ramalho, Unai García, Roncaglia, Juan Cruz; Torró; Kike Barja, Darko, Moncayola, Jony eta Budimir.

Epailea: Juan Martínez Munuera (Valentziako batzordekoa).

Estadioa: Wanda Metropolitano

Ordua: 18:30ean.

 

Athletic-Real Madril

San Mamesen, Europako postuetan sartzeko aukera barik dagoen Athleticek Real Madril hartuko du. Madrildarrek Atleticok Osasunaren aurka galtzea behar duteLiga irabazteko aukerekin jarraitzeko. Hala ere, ez lirateke azken jardunaldira arte txapeldun izango. Athleticek irabazi gero, aldiz, titulua eskura izango luke Atletico Madrilek.

Zidanen taldeak 16 jardunaldi daramatza partidarik galdu gabe, baina bilbotarren aurka galdu zuten Superkopako finalerdian. Athleticek, gainera, ligagatik lehian diren Atletico eta Sevilla taldeei irabazi die azken asteetan.

Ustezko hamaikakoak:

Athletic: Unai Simón; De Marcos, Unai Nuñez, Íñigo Martínez, Balenziaga; Berenguer, Vencedor, Dani García, Morcillo; Raúl García eta Villalibre.

Real Madril: Courtois; Odriozola, Militao, Nacho, Marcelo; Casemiro, Fede Valverde, Modric; Marco Asensio, Hazard eta Benzema.

Epailea: Antonio Mateu Lahoz (Valentziako batzordekoa)

Estadioa: San Mames

Ordua: 18.30ean