Itxi

Futbola

2026ra arte

Real Madrilek Alaba fitxatu du datozen bost denboraldietarako

A. B. E. | EITB Media

David Alaba austriarrak 2026ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua Madrilgo taldearekin.

  • David Alaba

    David Alaba, Austriako selekzioarekin sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Real Madrilek David Alaba fitxatu du, ostiral honetan komunikatu baten bidez jakinarazi duenez. Jokalari austriarra Bayern Munichekin kontratua amaitu ostean iristen da Real Madrilera eta 2026ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua. Eurokopa amaitu ondoren aurkeztuko du jokalaria Real Madrilek.

Esperientzia du goi-mailako txapelketetan. Guztira, 28 titulu eskuratu ditu; besteak beste, 2 Txapeldunen Liga, 2 Kluben Munduko Txapelketa, 2 Europako Superkopa eta 10 Bundesliga.

David Alabaren palmaresa:

-2 Txapeldunen Liga
-2 Kluben Munduko Txapelketa
-2 Europako Superkopa
-10 Bundesliga
-6 Alemaniako Kopa
-6 Alemania Superkopa
-3 aldiz hautatu dute UEFAren hamaikako onenean (2013, 2014 eta 2015).
-Austriako urteko jokalari onena 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016 eta 2020 urteetan.
-Austriako urteko kirolari onena 2013 eta 2014 urteetan.

David Alabaren kirol-ibilbidea:

-SV Aspern (1998-2002)
-Austria Viena (2002-2008)
-Bayern Munich (2008-2011)
-Hoffenheim (2011)
-Bayern Munich (2011-2021)
-Real Madril (2021- )