Itxi

Futbola

EUROKOPA

Espainiako selekzioko jokalariek asteazkenean hartuko dute txertoa

EITB media

Realeko Zubimendi jokalaria deitu du Luis Enriquek Lituaniaren kontrako gaurko partidarako.

  • Koronabiruseko txertoa

    Koronabiruseko txertoa

Ostiralean Eurokopako Txapelketa hasiko da eta astelehenean Espainiaren txanda izango da.

Jose Manuel Rodriguez Uribes Kulturako eta Kiroletako Ministroak Espainiako selekzioko jokalariek asteazkenean hartuko dutela covid-19ko txertoa, Osasuneko Batzordeak horrela onartzen badu.

"Batzordeak arazorik edo eragozpenik ez badu jokalari guztiek asteazkenean bertan hartuko dute txertoa Eurokopara baldintza hoberenean heltzeko", adierazi du Rodriguez Uribesek.

Egoera ikusita (Sergio Busquetsek positibo eman zuen) Luis Enrique Martinez hautatzaileak Carlos Soler (Valentzia), Brais Mendez (Celta), Pablo Fornals (West Ham), Rodrigo Moreno (Leeds United) eta Raul Albiol (Vila-real) deitu ditu burbuila batean lan egiteko (deitu behar baditu prest egoteko).

Gaurko Lituaniaren aurkako partidarako 21 urte azpiko selekzioak jokatuko du, tartean, Realeko Zubimendi.

USTEZKO HAMAIKAKOAK

ESPAINIA: Alvaro Fernandez; Pozo, Guillamón, Cuenca, Miranda; Villar, Zubimendi, Cucurella; Brahim, Abel Ruiz eta Bryan Gil.

LITUANIA: Svedauskas; Mikoliunas, Girdvainis, Gaspuitis, Beneta; Simkas, Megelaitis, Novikokas, Golubickas; Cernych eta Laukzemis.

Epailea: Willy Delajod (FRA).

Futbol-zelaia: Butarque.

Ordua: 20:45