Futbola
Condenado a 7,5 años de cárcel
Jose Maria Del Nidok aske jarraituko du Minutas kasuagatik
Erredakzioa
Espainiatik egiten dituen irteera guztien berri eman beharko du, bere bizilekua zein den zehaztu beharko du notifikazioak jasotzeko eta edozein bizileku aldaketa jakinarazi beharko du.
-
Jose Maria Del Nido Sevilla FC taldeko presidentea. Argazkia: EFE
Jose Maria Del Nido Sevilla FC taldeko presidenteak aske jarraituko du "Minutas kasuagatik" zazpi urteko kartzela zigorra ezarri zioten arren. Marbellako Udaletxean egindako lanengatik kondenatu zuten Del Nido.
Kasu honetan inplikaturik egon dira Del Nido, Julian Muñoz eta Juan Antonio Roca, ‘Malaya kasua’n ere sartuta egon direnak. Espainiatik egiten dituzten irteera guztiak jakanirazi beharko dituzte, beraien etxebizitza finaktu eta zein den ere esan beharko dute notifikaizoak heltzen zaizkienerako eta etxebizitza aldaketarik edo balego, justiziari jakinarazi beharko diote.