Itxi

Futbola

Abuztuaren 13tik 16ra

2021-2022 Santander Ligako lehen jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak

A. B. E. | EITB Media

Osasuna-Espanyol eta Alaves-Real Madril neurketak abuztuaren 14an jokatuko dira; Barça-Reala norgehiagoka, hilaren 15ean, eta Elx-Athletic partida, abuztuaren 16an.

  • Santander Ligako lehen jardunaldiko partiden ordutegiak

    Santander Ligako lehen jardunaldiko partiden ordutegiak. Argazkia: LaLiga

Santander Ligako 2021-2022 denboraldia abuztuaren 13an hasiko da, eta hilaren 16an amaituko da lehen jardunaldia. Valentzia-Getafe neurketarekin hasiko da txapelketa, eta Elx-Athletic partidak emango dio amaiera lehen jardunaldiari abuztuaren 16an, 22:00etan hasita, Martinez Valero zelaian.

Abuztuaren 14an jokatuko dira Osasuna-Espanyol (17:00etan jokatzekoa zen, baina, beroaren ondorioz, 22:00etan jokatuko dute, Sadarren) eta Alaves-Real Madril (22:00etan, Mendizorrotzan) norgehiagokak. Hilaren 15ean, Bartzelona-Reala partida jokatuko da, Camp Noun, 20:00etan.

Santander Ligako lehen jardunaldiko partidak:

Abuztuak 13, ostirala

(22:00) Valentzia - Getafe

Abuztuak 14, larunbata

(19:30) Mallorca - Betis

(19:30) Cadiz - Levante

(22.00) Alaves - Real Madril

(22:00) Osasuna - Espanyol

Abuztuak 15, igandea

(17:30) Celta - Atletico Madril

(20:00) Bartzelona - Reala

(22:15) Sevilla - Rayo Vallecano

Abuztuak 16, astelehena

(20:00) Vila-real - Granada

(22:00) Elx - Athletic Club