Itxi

Futbola

Denboraldi baterako

Aris Limassol taldeak Manu Garcia fitxatu du

EITB Media

Alaveseko jokalari ohiak denboraldi baterako kontratua sinatu du Zipreko taldearekin.

  • Manu Garcia

    Manu Garcia, Aris Limassol taldeko jokalaria. Argazkia: Aris Limassol

Manu Garciak Aris Limassol taldean jokatuko du 2021-2022 denboraldian. Alaveseko jokalari ohiak denboraldi baterako kontratua sinatu du Zipreko taldearekin. Erdilariari ekainaren 30ean bukatu zitzaion Arabako taldearekin lotzen zuen kontratua.

"Erronka berri bat hasten dut Aris Limassol taldean. Lehiatzen hasteko eta baloiarekin gozatzeko gogoz nago", idatzi zuen Manu Garciak twitter sare sozialean.