Itxi

Futbola

Deloitteren ikerketa

Real Madril eta Bartzelona, munduko talde aberatsenak diru-sarreretan

Erredakzioa

Hau da futbol taldeen finantza informazioa aztertzen duen Deloitte enpresak egindako azterketak adierazten duena. Manchester United dago hirugarren postuan.

  • Iniesta-Cristiano Ronaldo. Argazkia: EFE

    Real Madril eta Bartzelona azken 'Kalsikoetako' baten. Argazkia: EFE

Real Madril eta Bartzelona dira talde aberatsenak diru-sarreretan hirugarren urtez jarraian. Hala adierazi du futbol taldeen finantza informazioa aztertzen duen Deloitte enpresak egindako azterketak.

Real Madrilek 479,5 milioi euro fakturatu zituen 2011. urtean, 2009-2010 denboraldian baino %5a gehiago.

Bartzelona da bigarren sailkatua ranking honetan. Talde katalanak 450,7 milioi euro fakturatu zituen 2011. urtean, 2009-2010 denboraldian baino %13a gehiago.

2010-2011 denboraldian fakturazio bolumen handiena lortu duten 20 taldeak (parentesi artean 2010eko posizioa):

.1. (.1) Real Madril 479,5 milioi euro
.2. (.2) FC Bartzelona 450,7
.3. (.3) Manchester United 367
.4. (.4) Bayern Munich 321,4
.5. (.5) Arsenal 251,1
.6. (.6) Chelsea 249,8
.7. (.7) AC Milan 235,1
.8. (.9) Internazionale Milan 211,4
.9. (.8) Liverpool 203,3
10. (16) Schalke 04 202,4
11. (12) Tottenham 181
12. (11) Manchester City 169,6
13. (10) Juventus 153,9
14. (15) Olympique Marsella 150,4
15. (18) AS Roma 143,5
16. (-) Borussia Dortmund 138,5
17. (14) Olympique Lyon 132,8
18. (13) Hamburgo 128,7
19. (-)Valentzia 116,8
20. (-)Napoles 114,9