Futbola
Urriaren 16tik 18ra
Santander Ligako 9. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak
EITB Media
Realak Mallorca izango du aurkari Reale Arenan urriaren 16an. Osasunak Vila-reali egingo dio bisita urriaren 17an, eta Alavesek etxean jokatuko du Betisen aurka urriaren 18an. LaLigak Real Madril-Athletic Club eta Granada-Atletico Madril partidak atzeratzea eskatu du.
-
Iragan denboraldiko Betis - Alaves partidako irudia. Argazkia: EFE
Santander Ligako bederatzigarren jardunaldia urriaren 16tik 18ra artean jokatuko da. Jardunaldi honi dagozkion Real Madril-Athletic Club eta Granada-Atletico Madril neurketak atzeratzea eskatu du LaLigak, Hego Amerikako selekzioek jokatu behar dituzten 2022ko Munduko Txapelketara sailkatzen partidengatik.
Reala-Mallorca norgehiagokak emango dio hasiera 9. jardunaldiari, urriaren 16an (larunbata), 21:00etan. Igandean, urriaren 17an, jokatuko da Vila-realen eta Osasunaren arteko neurketa, 18:30ean. Astelehenean, urriaren 18an, Alavesek Betis hartuko du Mendizorrotzan, 19:00etan.
Santander Ligako 9. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak:
Urriak 16, larunbata:
Reala - Mallorca (21:00etan)
Uriak 17, igandea:
Rayo Vallecano - Elx (14:00etan)
Celta - Sevilla (16:15ean)
Levante - Getafe (18:30ean)
Vila-real - Osasuna (18:30ean)
Bartzelona - Valentzia (21:00etan)
Urriak 18, astelehena:
Alaves - Betis (19:00etan)
Espanyol - Cadiz (21:00etan)