Itxi

2021/09/29

18:47

Futbola

Urriaren 22tik 25era

Santander Ligako 10. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak

EITB Media

Osasunaren eta Granadaren arteko neurketak emango dio hasiera jardunaldiari, urriaren 22an, ostiralean. Larunbatean, hilaren 23an, Alavesek Cadizi egingo dio bisita eta Athleticek Vila-real izango du aurkari San Mamesen. Realak Atletico Madril hartuko du Reale Arenan, urriaren 24an, igandean.

  • Atletico Madril - Reala

    Iragan denboraldiko Atletico Madril - Reala partidako irudia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Santander Ligako 10. jardunaldiko partidak urriaren 22a eta 25a artean jokatuko dira. Osasunaren eta Granadaren arteko lehiak emango dio hasiera jardunaldiari ostiralean (urriak 22), Sadarren, 21:00etan.

Larunbatean, urriaren 23an, Alavesek Cadizi egingo dio bisita 16:15ean, eta Athleticek Vila-real izango du aurkari San Mamesen, 21:00etan.

Hilaren 24an, igandean, Realak Atletico Madrilen kontra jokatuko du Reale Arenan, 21:00etn. Egun berean, Bartzelona eta Real Madril ariko dira nor baino nor Camp Noun, 16:15ean.

Santander Ligako 10. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak:

Urriak 22, ostirala: 

Osasuna - Granada (21:00etan)

Urriak 23, larunbata:

Valentzia - Mallorca (14:00etan)

Cadiz - Alaves (16:15ean)

Sevilla - Levante (18:30ean)

Athletic Club - Vila-real (21:00etan)

Urriak 24, igandea:

Elx - Espanyol (14:00etan)

Bartzelona - Real Madril (16:15ean)

Betis - Rayo Vallecano (18:30ean)

Atletico Madril - Reala (21:00etan)

Urriak 25, astelehena:

Getafe - Celta (21:00etan)

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;