Itxi

Futbola

Santander Liga

Alaves vs Elx eta Espanyol vs Athletic, gaur

EITB MEDIA

Gasteiztarrek eta zuri-gorriek 11. jardunaldiko partidak jokatuko dituzte. Alavesek etxean eta Athleticek Bartzelonan.

  • Alaves-Mallorca partidaren irudia. Argazkia: EFE

    Alaves-Mallorca partidaren irudia. Argazkia: EFE

Santander Ligako 11. jardunaldia gaur hasiko da eta ostegunean amaitu.

Gaurko lehen aurreneko partida, Alaves-Elx, 19:00etan hasiko da, eta ondoren, 21:00etan, Espanyol-Athletic Club jokatuko da. Asteazkenean, Osasunako jokalariek Santiago Bernabeu futbol-zelaian neurtuko dituzte indarrak Real Madrilen kontra, 21:30ean.

Reala izango da lehen mailako euskal taldeen artean azkena jokatzen. Txuri-urdinak ostegunean arituko dira Balaidosen, 19:00etan, Celtaren aurka.

11. JARDUNALDIA

Urriak 26, asteartea

19:00, Alaves vs Elx
 
21:00, Espanyol vs Athletic Club
 
21:30, Vila-real vs Cadiz

Urriak 27, asteazkena
 
19:00, Mallorca vs Sevilla

19:00, Rayo Vallecano vs Bartzelona

20:00, Betis vs Valentzia
 
21:30, Real Madril vs Osasuna

Urriak 28, osteguna

19:00, Celta vs Reala
 
20:00, Granada vs Getafe
 
21:30, Levante vs Atletico