Futbola
Lagunartekoa Malagan
Espainiak jipoia eman dio Venezuelari
Erredakzioa
Fernando Amorebietak txartel gorria ikusi zuen Soldadori penaltia egiteagatik. Valentziako aurrelariak hiru gol lortu zituen eta Muniainek Del Bosqueren selekzioarekin debuta egin zuen.
-
Muniain. Argazkia: EFE
Fitxa teknikoa:
5 - Espainia: Casillas; Arbeloa, Sergio Ramos (Puyol, 61. minutuan), Pique, Jordi Alba; Busquets, Xabi Alonso (Xavi, 61. minutuan); Iniesta (Cazorla, 46. minutuan), Cesc (Muniain, 75. minutuan), Silva (Navas, 61. minutuan); eta Llorente (Soldado, 46. minutuan).
0 - Venezuela: Dani Hernandez, Roberto Rosales, Amorebieta, Vizcarrondo, Quijada (Rolf Feltsher, 72. minutuan); Julio Alvarez (Alex Gonzalez, 61. minutuan), Tomas Rincon, Mea Vitali (Flores, 81. minutuan), Arango (Greco, 88. minutuan); Miku (Tuñez, m.66) eta Rondon (Frank Feltsher, 78. minutuan).
Golak: 1-0, 37. minutuan: Iniesta. 2-0, 40. minutuan: Silva. 3-0, 49. minutuan: Soldado. 4-0, 54. minutuan: Soldado. 5-0, 85. minutuan: Soldado.
Espainiako futbol selekzioak 5-0 gaidnitu du Venezuela Malagan jokatutako lagunartekoan. Del Bosqueren mutilek aurreko lagunartekoetan azaldutako zalantzak alde batera utzi dituzte eta Poloniako eta Ukrainiako Eurokopa irabazteko faboritoak direla argi utzi dute. Soldado izan da partidako protagonista nagusia hiru gol lortuta eta Iker Muniainek debuta egin zuen azkeneko minutuetan.
Vicente Del Bosquek Fernando Llorente hasierako hamaikakoan zelaiaratu zuen eta Espainiak erakustaldia eman zuen. Lehenengo zatian Iniestak eta Silvak lortu zituzten golak eta bigarren zatian Valentzia taldeko Roberto Soldadok jarri zuen 5-0ekoa. Fernando Amorebieta Athleticeko jokalariak txartel gorria ikusi zuen 65. minutuan penaltia egiteagatik, baina Soldadok hamaika metroetatik huts egin zuen. Azkeneko minutuetan Iker Muniain nafarrak debuta egin zuen.