Itxi

Futbola

Osasun-txostena

Aguerok gutxienez hiru hilabete emango ditu jokatu gabe

EITB Media

Sergio 'Kun' Aguero Bartzelona taldeko jokalariak bihotzeko mina izan zuen Alavesen aurkako Santander Ligako partidan eta zelaia utzi zuen. Barçak adierazi duenez, gutxienez hiru hilabete emango ditu berdeguneetatik at.

  • 'Kun' Aguero

    'Kun' Aguerok Alavesen aurkako partidan zelaia uzten duen momentua. Argazkia: EFE

Sergio 'Kun' Aguero Bartzelona taldeko jokalariak gutxienez hiru hilabete emango ditu jokatu gabe, Barçak astelehen honetan jakinarazi duenez. Alavesen aurkako partidan bihotzeko mina izan zuen, eta Sergi Barjuan entrenatzaileak ordezkatu egin zuen.

Aguerori osasun frogak egin dizkio Josep Brugada doktoreak, Bartzelonak mediku-txostenean azaldu duenez. "Baja da, eta datozen hiru hilabeteetan ebaluatuko da jarri zaion tratamenduak jokalariaren sendatze prozesuan izango duen eraginkortasuna", gaineratu du klubak.