Itxi

Futbola

Ofiziala

Barçak entrenatzaile kargutik kendu du Ronald Koeman

A. B. E. | EITB Media

Herbehereetako teknikariak ez du Bartzelona taldea entrenatzen jarraituko, klubak jakinarazi duenez. Santander Ligako 11. jardunaldian Rayo Vallecanoren aurka jasotako porrotak eragin du zuzendaritza batzordeak erabaki hau hartzea. Sergi Barjuan izango da behin-behineko entrenatzailea.

  • Ronald Koeman

    Ronald Koeman, Barçako entrenatzaile ohia. Argazkia: EITB Media

Bartzelonak entrenatzaile kargutik kendu du Ronald Koeman, klubak jakinarazi duenez. Barçak porrota jaso du Rayo Vallecanoren aurka (1-0) Santander Ligako 11. jardunaldian, eta zuzendaritza batzordeak herbeheretarra kargugabetzea erabaki du.

Koemanek zuzentzen zuen taldeak 15 puntu eskuratu ditu Santander Ligan, jokoan izan dituen 30etatik; ondorioz, liderra (Real Madril) 8 puntura du, baita jaitsiera ere. Txapeldunen Ligako multzoen fasean porrotak jaso zituen Barçak lehen bi jardunaldietan Bayern Munich (0-3) eta Benfica (3-0) taldeen aurka. Hirugarren jardunaldian irabazi egin zuen Dinamo Kieven aurkako lehia (1-0).

Xavi Hernandez da Koeman ordezkatzeko faborito nagusia, baina Kataluniako teknikariaren fitxaketa ez dago itxita. Bitartean, Sergi Barjuan bigarren taldeko entrenatzaileak zuzenduko du lehen taldea.