Itxi

Futbola

Azaroaren 26tik 29ra

Santander Ligako 15. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak

A. B. E. | EITB Media

Azaroaren 26an Athletic Club - Granada partida jokatuko da. Hilaren 27an Alavesek Celta hartuko du Mendizorrotzan eta 28an Espanyol izango du aurkari Realak Bartzelonan. Azaroaren 29an Osasuna - Elx norgehiagokak itxiko du jardunaldia.

  • Athletic Club - Granada

    Iragan denboraldiko Athletic Club - Granada partidako irudia. Argazkia: EFE

Azaroaren 26an, ostiralean, jokatuko den Athletic Club - Granada (21:00etan) partidak irekiko du Santander Ligako 15. jardunaldia San Mamesen, LaLigak astearte honetan jakinarazi duenez.

Larunbatean, azaroaren 27an, Alavesek Celta hartuko du Mendizorrotzan, 14:00etan. Hilaren 28an, igandean, Espanyol - Reala norgehiagoka jokatuko da RCDE Stadiumean, 16:15ean.

Osasuna - Elx neurketak itxiko du jardunaldia azaroaren 29an, astelehenean 21:00etan, Sadarren.

Santander Ligako 15. jardunaldiko partiden datak ta ordutegiak:

Azaroak 26, ostirala:

Athletic Club - Granada (21:00etan)

AZaroak 27, larunbata:

Alaves - Celta (14:00etan)

Valentzia - Rayo Vallecano (16:15ean)

Mallorca - Getafe (18:30ean)

Vila-real - Bartzelona (21:00etan)

Azaroak 28, igandea:

Betis - Levante (14:00etan)

Espanyol - Reala (16:15ean)

Cadiz - Atletico Madril (18:30ean)

Real Madril - Sevilla (21:00etan)

Azaroak 29, astelehena:

Osasuna - Elx (21:00etan)

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena