Itxi

2021/11/29

22:04

Futbola

Urteko onenak

Messik eta Putellasek irabazi dute 2021eko Urrezko Baloia

EITB Media

Gizonezkoen mailako urteko jokalari onena Lionel Messi izan da; Alexia Putellas, aldiz, emakumezkoen mailako 2021eko futbolari onena. Irene Paredes 15. izan da, eta Cesar Azpilicuetak 29. postua eskuratu du.

  • Alexia Putellas

    Alexia Putellas, Bartzelonako jokalaria, 2021eko Urrezko Baloia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Lionel Messi eta Alexia Putellas jokalariek irabazi dute 2021eko Urrezko Baloia. Messi izendatu dute urteko jokalari onena gizonezkoen mailan, eta Alexia Putellas, berriz, emakumezkoetan.

Messik Amerika Kopa irabazi du aurten Argentinako selekzioarekin eta Errege Kopa Bartzelonarekin, eta Santander Ligako golegile nagusia izan da aurreko denboraldian. Egun PSGn jokatzen duen aurrelariak zazpigarren Urrezko Baloia jaso du astelehen honetan, Parisen.

Putellasek Txapeldunen Liga, Primera Iberdrola Liga eta Erreginaren Kopa irabazi zituen Bartzelonarekin, eta 2020-2021 denboraldiko UEFAren jokalari onenaren saria jaso zuen. Jokalari kataluniarrak ere Parisen jaso du Urrezko Baloia.

Beste bi euskal jokalari ere izan dira onenen artean. Emakumezkoen mailan, Irene Paredes (Bartzelona) 15. izan da, eta gizonezkoen mailan, Cesar Azpilicuetak (Chelsea) 29. postua eskuratu du.

Gizonezkoen mailako podiuma

Robert Lewandowski (bigarrena) Bayern Municheko jokalariak eta Jorginho (hirugarrena) Chelseakoak osatu dute podiuma, Messiren atzetik. Karim Benzema Real Madril taldeko aurrelaria laugarren geratu da.

Emakumezkoen mailako podiuma

Emakumezkoen mailan, Jenniffer Hermoso Bartzelona taldeko jokalaria izan da bigarren, eta Sam Kerr (Chelsea) hirugarren. Vivianne Miedema Arsenal taldeko jokalaria laugarren geratu da.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;