Itxi

2021/12/02

00:13

Futbola

Errege Kopa

Realak eta Amorebietak aurrera egin dute Kopan; Tudelano eta San Juan, kanporatuta

EITB Media

Talde gipuzkoarrak eta bizkaitarrak Errege Kopako bigarren kanporaketarako txartela eskuratu dute. Nafarroako bi taldeek, ordea, ezin izan dute aurrera jarraitu txapelketa honetan.

Panaderia Pulido - Reala
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Realak eta Amorebietak Errege Kopako bigarren kanporaketarako txartela eskuratu dute asteazken honetan. Tudelano eta San Juan, aldiz, txapelketatik at geratu dira. Ostiralean egingo da hurrengo kanporaketako partidak zehazteko zozketa.

Panaderia Pulidori aise irabazita egin du aurrera Kopan Realak (0-4). Hasieratik amaieraraino izan da nagusi talde txuri-urdina, eta kanariarrei ez die aukerarik eman. Portu (0-1, 6. min), Aihen Muñoz (0-2, 7. min), Sorloth (0-3, 60. min) eta Djouahra (0-4, 71. min) izan dira neurketako golegileak.

Amorebietak ere garaipena lortu du Europaren aurka (0-1), Bartzelonan. Euskal Herriko eta Kataluniako taldeen arteko norgehiagoka parekatua izan da, baina euskaldunak nagusitu dira, Amorrortuk 34. minutuan sartu duen golari esker.

Tudelano eta San Juan, Kopatik at

San Juanek eta Tudelanok ezin izan dute aurrera egin txapelketa honetan. Tudelanok 2-0 galdu du Bergantiñosen aurka Riazorren jokatu duen partida, eta San Juanek porrota jaso du San Sebastian de los Reyesen aurka (1-2), etxean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;