Itxi

2021/12/03

18:25

Futbola

Errege Kopa

Amorebieta - Almeria partida Urritxen jokatuko da

I. G. | EITB MEDIA

Amorebieta Lezaman jokatzen ari da Bigarren Mailako partidak denboraldi honetan, LaLigak haien zelaia profesional mailako partidak hartzeko gai ez zela adierazi ostean.

  • Amorebieta eta Almeriaren arteko partida

    Amorebieta eta Almeriaren arteko partida. Irudia: @SDAmorebieta

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Amorebietak eta Almeriak jokatuko duten Errege Kopako bigarren kanporaketako partida Urritxen jokatuko da, eta ez Lezaman. Amorebieta bertan jokatzen ari da etxeko partidak SmartBank Ligan.

"Buelta Urritxera!", dio talde bizkaitarrak sare sozialetan argitaratutako mezuak, eta talde andaluziarrarekin parekatzea iragarri du, abenduaren 14an, 15ean edo 16an jokatuko baita, oraindik baieztatu gabe dagoen ordutegi batean.

Amorebieta Lezaman jokatzen ari da Bigarren Mailako partidak denboraldi honetan, LaLigak profesional mailako partidak hartzeko gai ez zela adierazi ostean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;