Futbola
Agerraldiak
Zazpi positibo covid-19agatik, Real Madrilen
EITB Media
Gizonezkoen futbol taldeko Asensio, Bale, Lunin eta Rodrygo jokalariek positibo eman dute koronabirusagatik, baita Davide Ancelotti teknikari laguntzaileak ere. Modricek eta Marcelok ere positibo eman zuten asteazkenean.
-
Real Madrileko jokalariak, Interri sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Real Madrileko gizonezkoen futbol taldeko Marco Asensio, Rodrygo Goes, Gareth Bale eta Andrey Lunin jokalariek positibo eman dute covid-19agatik, baita Davide Ancelotti teknikari laguntzaileak ere, klubak ostegun honetan jakinarazi duenez. Asteazkenean, abenduaren 15ean, Luka Modricek eta Marcelo Vieirak positibo eman zuten.
Printzipioz, ezingo dute jokatu Cadizen aurkako igandeko Santander Ligako partidan; hala ere, txertatuta daudenez, jokatzeko aukera izango dute covid-19a antzemateko probetan emaitza negatiboa emanez gero.
Gainera, zalantza dira Athleticen aurka asteazkenean (abenduak 22) San Mamesen jokatu behar duten norgehiagokarako.