Itxi

Futbola

Santander Liga

Alavesen eta Realaren bolada txarrak jarraitzen du (1-1)

EITB Media

Sei partida daramatzate irabazi gabe. Adnan Januzaj erdilariak egin du txuri-urdinen gola lehen zatian, eta Joseluk, penaltiz, gasteiztarrena, bigarrenean.

0
Alaves vs Real Sociedad: Santander Ligako laburpena, golak eta jokaldirik onenak

Alavesek eta Realak 1-1 berdinduta amaitu dute Mendizorrotzako futbol-zelaian urteko lehen euskal derbia.

Covid-19a dela eta, Jose Luis Mendilibarrek bost aldaketa egin ditu etxekoen hamaikakoan, eta bigarren taldeko Owono atezainak jokatu du, Fernando Pachecok eta Antonio Siverak positibo eman baitdute.

Imanol Alguacilek, ordea, sei aldaketa egin ditu, eta partida hasi eta hirugarren minutuan, Ander Barrenetxeak berdegunea utzi behar izan du, minduta; Adnan Januzaj belgikarrak ordezkatu du.

Partidako lehen abagunean heldu da txuri-urdinen gola. Silvak Porturi pase luzea egin dio eta horren erdiraketa sare barrura sartu du Adnan Januzaj erdilariak 14. minutuan (0-1). Zazpi minutu geroago, Isakek eta Silvak bigarren gola egiteko aukera izan dute, baina ez dute gauzatu.

Mendilibarren Alaves ez da atzean geratu, eta babazorroek berdinketaren gola bilatu dute. 29. minutuan, Duartek jokaldi bikaina egin du ezker hegaletik, baina horren erdiraketak ez du taldekiderik aurkitu, eta 36.ean, Joseluren falta jaurtiketan, baloia kornerrera alderatu du Remirok.

Bigarren zatian, markagailua alde zuela jokatu du Realak, eta horrek asko lagundu die txuri-urdinei hasieran. Halere, 58. minutuan, epaileak etxeko taldearen aldeko penaltia adierazi du, eta Joseluk ez du huts egin (1-1).

Hurrengo minutuek ez dute jaberik izan eta baloia gora eta behera joan da baina gol abagune argirik gabe eta emaitza ez da aldatu. 

HAMAIKAKOAK

1 - Alaves: Owono, Martin, Lejeune, Laguardia, Duarte; Loum, Moya, Luis Rioja, Ivan Martin (Edgar Mendez, 46. min), Miguel (Sylla, 72. min) eta Joselu.

1 - Real Sociedad: Remiro; Aritz, Zubeldia (Pacheco, 81. min), Le Normand, Rico; Merino, Guevara (Zubimendi, 81. min) , Silva (Djouahra, 76. min); Barrenetxea (Januzaj, 6. min), Isak eta Portu (Sorloth, 76. min).

Mendizorrotza: 13.498 ikusle.

GOLAK

0-1, Adnan Januzaj erdilariak, 14. minutuan.

Adnan Januzaj

1-1, Joseluk, penaltiz, 58. minutuan.

Joselu