Itxi

Reala

Aurkezpena

Rafinha: "Reala erasora jotzen duen taldea da, oso erakargarria"

EITB Media

Jokalari brasildarra ilusio handiarekin dago eta fisikoki prest jokatzen hasteko. Gaur izan da bere aurkezpen ofiziala.

1:42
Presentación y rueda de prensa de Rafinha

Realak Rafael Alcantara, "Rafinha", jokalaria aurkeztu du gaur goizean.

Paris Saint Germaineko jokalariak ekainera arte utzita jokatuko du Realan, klub txuri-urdinak bart iragarri zuen bezala. Realak, baina, ez du jokalari brasildarra erosteko aukerarik izango denboraldi amaieran.

Erdilari brasildarra ilusio handiarekin dago eta fisikoki prest jokatzen hasteko, "eskertzen dut konfiantza eta oso pozik nago klub handi batera iristeagatik. Ilusio handia dut, fisikoki ondo nago eta prest".