Futbola
ALDAKETAK
Ordutegi eta egun aldaketak, Santander Ligako 21. eta 22. jardunaldiko zenbait partidatan
A. A. | EITB MEDIA
Besteak beste, Betis - Alaves 20:00etara aurreratu da, Granada - Osasuna aurrekusitako baino egun bat geroago jokatuko da, eta zehaztu gabe utzi dute Mallorca - Reala noiz jokatuko den.
-
Joan zen denboraldiko Granada - Osasuna partidako irudia. Artxiboko argazkia: EFE
Santander Ligak 21. eta 22. jardunaldiei dagozkien partiden ordutegiak eta datak aldatu ditu ostiral honetan, Errege Kopako zozketatik ateratako kanporaketek hala bultzatuta.
Hala, egindako beste aldaketa batzuen artean, 21. jardunaldiko Betis - Alaves partida, hasiera batean 21:30ean jokatzekoa zena, 20:00etara aurreratu da. Bestalde, Mallorcaren eta Realaren arteko norgehiagoka, urtarrilaren 20rako aurreikusita zegoena, datarik zehaztu gabe utzi dute, behin-behinean.
Halaber, urtarrilaren 22rako (larunbata) programatutako 22. jardunaldiko Granada - Osasuna lehia urtarrilaren 23ko (igandea) 12:00etara atzeratu da.
21. JARDUNALDIKO ORDUTEGIAK
Abenduak 22, asteazkena
Athletic 1-2 Real Madril
Urtarrilak 16, igandea
(14:00) Elx - Vila-real
Urtarrilak 18, asteartea
(20:00) Betis - Alaves
(21:30) Cadiz - Espanyol
Urtarrilak 19, asteazkena
(19:00) Celta - Osasuna
(21:30) Valencia - Sevilla
Urtarrilak 20, osteguna
(19:00) Getafe - Granada
Otsailak 16, asteazkena
(19:00) Atletico Madril - Levante
Datarik gabe
Bartzelona - Rayo Vallecano
Mallorca - Real Sociedad
-------------------------------------
22. JARDUNALDIKO ORDUTEGIAK
Urtarrilak 21, ostirala
(21:00) Espanyol - Betis
Urtarrilak 22, larunbata
(14:00) Levante - Cadiz
(16:15) Vila-real - Mallorca
(18:30) Sevilla - Celta
(21:00) Atletico Madril - Valencia
Urtarrilak 23, igandea
(14:00) Granada- Osasuna
(16:15) Real Madril - Elx
(18:30) Real Sociedad - Getafe
(18:30) Rayo Vallecano - Athletic Club
(21:00) Alaves - Bartzelona