Itxi

Futbola

Kopako final-zortzirenak

Athletic - Bartzelona eta Reala - Atletico Madril kanporaketek badituzte datak eta ordutegiak

EITB MEDIA

Behin Superkopako finala zein taldek jokatuko duten erabakita, Federazioak partida horien behin betiko egunak eta orduak jakinarazi ditu.

  • 2022ko Errege Kopako final-zortzirenak

    2022ko Errege Kopako final-zortzirenak. Irudia: EITB MEDIA.

Athletic - Bartzelona eta Reala - Atletico Madril dira euskal taldeek Errege Kopako final-zortzirenetan jokatuko dituzten partidak, Madrilen, Las Rozasko Futbolaren Hirian, egindako zozketaren arabera.

Atletico Baleares aurtengo edizioan ezustea ematen ari den taldeak, Primera RFEF mailako talde bakarra da eta Getafe (5-0) eta Celta (2-1) kanporatu ditu, Kopa zortzi aldiz irabazi duen Valentzia izango du aurkari.

Lehian jarraitzen duten Bigarren Mailako bi taldeek, Gironak eta Sportingek, Rayo Vallecanorekin eta Cadizekin neurtuko dituzte indarrak, hurrenez hurren.

Kanporaketak partida bakarrean erabakiko dira, eta urtarrilaren 15-16an jokatuko dira Superkopa jokatzen ez duten taldeen kasuan, eta urtarrilaren 19-20an Atletico Madril, Athletic, Real Madril eta Bartzelonaren kasuetan.

Honako hauek dira kanporaketak:

Urtarrilak 15, larunbata

(16:00) Mallorca (1. maila) - Espanyol (1. maila)

(18:30) Sporting Gijon (2. maila) - Cadiz (1. maila)

(18:30) Girona (2. maila) - Rayo Vallecano (1. maila)

(21:30) Betis (1. maila) - Sevilla (1. maila)

Urtarrilak 16, igandea

(12:00) Atletico Baleares (Primera RFEF) - Valentzia (1. maila)

Urtarrilak 19, asteazkena

(21:00) Reala (1. maila) - Atletico Madril (1. maila)

Urtarrilak 20, osteguna

(19:00) Elx (1. maila) - Real Madril (1. maila)

(21:30) Athletic (1. maila) - Bartzelona (1. maila)