Futbola
ERREGE KOPA
Bertan behera utzi dute Betis - Sevilla partida, Joan Jordanen buruan jo duen objektu batengatik
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Betiseko zaleen harmailatik jaurti duten eta itxuraz plastikozkoa zen barra batek Sevillako jokalariaren aurka jo du lehen zatiko 39. minutuan.
-
Joan Jordan lurrean eserita eta Betiseko jokalariz inguratuta. Argazkia: EFE
Betisen eta Sevillaren arteko derbia, Errege Kopako final-zortzirenetako lehia, bertan behera geratu da, Joan Jordan Sevillako jokalariak harmailetatik jaurtitako objektu baten kolpea jaso eta gero. Aipatu objektua, itxuraz plastikozko barra bat, Benito Villamarin zelaiko hegoaldeko harmailatik bota dute 39. mintuan, etxeko taldeak markagailua bana berdintzea lortu ostean, hain zuzen ere.
Jokoa zortzi minutuz geldirik egon ondoren, eta bi taldeetako teknikariek eta jokalariek epailearekin izandako elkarrizketen erdian, jazoeratik oso gertu egon den Ricardo de Burgos Bengoetxea objektua zelaiko arduradunari eman dio eta lehia etetea erabaki du, lehen zatia amaitzeko sei minutu falta zirela.
Horren aurrean, Sevillako jokalariak aldageletara joan dira eta Betisekoak zelaian geratu diren bitartean. Zelaiko markagailuetan, berriz, harmailetan portaera ona behar zela ohartarazi dute behin baino gehiagotan.
Neurketa eten eta hiru ordu laurden geroago, eta protagonistak eta zaleak gertaeren zain zeuden bitartean, epaileak hainbat elkarrizketa izan ditu futbol-zelaiaren barrualdean taldeetako teknikariekin eta kapitainekin, eta, jarraian, partida bertan behera uzteko erabakia hartu du.
¿ OFICIAL | Se suspende el partido de octavos de final de Copa del Rey entre el @RealBetis y el @SevillaFC.
— RFEF (@rfef) January 15, 2022
¿¿ La RFEF condena todo acto de violencia en los terrenos de juego. pic.twitter.com/uw6f77mfhO