Itxi

Futbola

2021eko jokalari onenak

Putellas eta Lewandowski, nagusi 'The Best' sarietan

EITB Media

Alexia Putellas izan da 2021eko jokalari onena emakumezkoen mailan. Gizonezkoetan, Robert Lewandowskik bigarren urtez jarraian irabazi du FIFAk ematen duen saria.

  • 'The Best'

    'The Best' garaikurra. Argazkia: EFE

Alexia Putellas eta Robert Lewandowski dira 'The Best' sarietako irabazleak. FIFAk astelehen honetan (urtarrilak 17) aukeratu ditu 2021eko jokalari onenak Zurichen (Suitza) duen egoitzan egin den ekitaldian.

Putellas Bartzelona taldeko jokalaria izan da 2021eko izar nagusia. Barçarekin Primera Iberdrola Liga, Txapeldunen Liga eta Erreginaren Kopa irabazi ditu. Gainera, 2021eko Urrezko Baloiaren irabazlea da, eta urtea biribildu du 'The Best' saria jasota. Jennifer Hermoso (Bartzelona) izan da bigarren eta Sam Kerr (Chelsea) hirugarren.

Gizonezkoen mailan Robert Lewandowski izan da 'The Best' sariaren irabazlea, bigaren urtez jarraian. Poloniako aurrelariak Bundesliga (Alemaniako Liga) eta Alemaniako Superkopa irabazi ditu Bayern Munichek. Horrez gain, 69 gol sartu ditu 2021ean, eta Gerd Müllerren marka hautsi du Bundesligan denboraldi berean 41 gol sartuta. Lionel Messi (PSG) izan da bigarren eta Mohamed Salah (Liverpool) hirugarren.

Emakumezkoen mailan Christiane Endlerrek (PSG) lortu du atezain onenaren 'The Best' saria eta Emma Hayesek (Chelsea) entrenatzaile onenarena. Gizonezkoenean, Edouard Mendyk (Chelsea) erdietsi du atezain onenaren saria, eta Thomas Tüchelek (Chelsea) entrenatzaile onenarena.