Itxi

Futbola

Santander Liga

Mallorcak entrenatzaile kargutik kendu du Luis Garcia Plaza

EITB Media

Taldea jaitsiera postuetan da, eta azken jardunaldietan izan duen bolada txarraren eraginez, klubeko zuzendaritzak Garcia Plaza entrenatzaileak ez jarraitzea erabaki du. Mallorcak ez du jakinarazi nor izango den teknikari berria.

  • Luis Garcia Plaza

    Luis Garcia Plaza, Mallorcako entrenatzaile ohia. Argazkia: EFE

Mallorcak entrenatzaile kargutik kendu du Luis Garcia Plaza, klubak astearte honetan (martxoak 22) jakinarazi duenez. Klubeko zuzendaritzaren erabakia, taldeak azken jardunaldietan izan dituen emaitza txarren ondorioz iritsi da.

Otsailaren14an Athletici irabazi zionetik, Mallorcak galdu egin ditu hurrengo sei partidak; Betis, Valentzia, Reala, Celta, Real Madril eta Espanyol taldeen aurka. Gainera, iragan igandean (martxoak 20), taldea jaitsiera postuetan sartu zen. Mallorca sailkapeneko 18. postuan dago 26 punturekin, salbazioaren langa jartzen duen Cadizekiko (17. postuan, 27 puntu) puntu bakarrera.

Garcia Plaza entrenatzaile zela lortu zuen Mallorcak Lehen Mailara igotzea iragan denboraldian (2020-2021); 82 puntu eskuratu zituen SmartBank Ligan, klubaren historiako marka onena.