Itxi

Futbola

Santander Liga

Javier Aguirrek zuzenduko du Mallorca, denboraldi amaierara arte

EITB Media

Entrenatzaile mexikarra da Balearetako taldeko teknikari berria. Salbazioa lortzeko erronka izango du Santander Ligako azken bederatzi jardunaldietan.

  • Javier Aguirre

    Javier Aguirre, Mallorca zuzendu duen lehen entrenamenduan. Argazkia: EFE

Javier Aguirre da Mallorca taldeko entrenatzaile berria. klubak ostegun honetan (martxoak 24) aurkeztu du Mexikoko teknikaria, eta Santander Ligako azken bederatzi jardunaldietan zuzenduko du Balearetako taldea. 

Mallorca (26 puntu) 18. postuan da Santander Ligako sailkapenean, jaitsieran, eta puntu bakarrera du salbazioa, Cadiz da 17. postuan baitago, 27 punturekin, jaitsieratik kanpo. Aguirrek mailari eusteko erronka izango du. Mexikarrak Toni Amor izango du laguntzaile eta Pol Llorente izango da taldeko prestatzaile fisikoa.