Itxi

Futbola

Qatar 2022

Italia Munduko Txapelketatik at geratu da berriro

EITB MEDIA

Ipar Mazedoniak 92. minutuan egindako golak Qatarrera joateko txartelik gabe utzi ditu italiarrak, sailkapena lortzeko bigarren eta azken aukeran.

  • Italiako selekzioako jokalariak, partida galdu ostean

    Italiako selekzioako jokalariak, partida galdu ostean. Argazkia: Efe.

Italiako futbol selekzioak ezustekoa eman du Qatar 2022ko Munduko Txapelketarako sailkatzeko Europako kanporaketetan eta txartelik gabe geratu da Ipar Mazedoniarekin etxean 0 eta 1 galduta. Partida Palermoko Renzo Ribera zelaian jokatu dute eta italiarrak Qatarren egoteko zuten azken aukera zen. Portugalek eta Galesek, aldiz, aurrera egin dute, Turkia eta Austria kanporatuta.

Roberto Manciniren taldeak ezin izan zuen sailkapena multzoen fasean lortu eta bere itxaropen guztiak bigarren eta azken aukeran zituzten. Hala ere, eta maila baxuagoa duen talde baten aurka, ez dute maila eman eta bigarrenez jarraian geratuko dira Munduko Txapelketatik kanpo. Italiak 12 urte itxaron beharko ditu, gutxienez, Mundiala jokatu ahal izateko.

Partidako gol bakarra Aleksandar Trajovskik egin du, 92. minutuan, areaz kanpotik egindako jaurtiketa baten bidez. Italiarrak egoera konpontzeko denborarik gabe geratu dira, eta ezin izan dute luzapena behartu.

Ficha del partido:

0 - Italia: Donnarumma; Florenzi, Mancini (Chiellini, 89. min), Bastoni, Emerson; Barella (Tonali, 77. min), Verrati, Jorginho; Berardi (Joao Pedro, 89. min), Insigne (Raspadori, 63. min) eta Immobile (Pellegrini, 77. min).

1 - Macedonia del Norte: Dimitrievski; Ristovski, Velkovski, Musliu, Alioski; Bardhi, Ademi (Ashkovski, 58. min), Nikolov (Spirovsky, 58. min), Churlinov; Trajkovsketa Ristovski (Miovski, 71. min).

Gola: m. 92, Trajkovski.