Itxi

Futbola

Apirilak 15-18 eta 19-21

Santander Ligako 32. eta 33. jardunaldietako partiden datak eta ordutegiak

EITB Media

Apirilaren 15a eta 18a bitartean jokatuko dira 32. jardunaldiko neurketak; 33. jardunaldikoak, aldiz, hilaren 19a eta 21a bitartean.

  • Reala-Betis

    2022ko Errege Kopako Reala-Betis partidako jokaldi baten irudia. Argazkia: EFE

Santander Ligak 32. eta 33. jardunaldietako partiden datak eta ordutegiak jakinarazi ditu. Apirilaren 15a eta 18a bitartean eta hilaren 19a ta 21a bitartean jokatuko dira, hurrenez hurren.

Apirilaren 15ean, ostiralean, Reala-Betis neurketak irekiko du 32. jardunaldia, Reale Arenan, 21:00etan. Hilaren 16an, larunbatean, Alaves-Rayo Vallecano (16:15) eta Valentzia-Osasuna (18:30) norgehiagokak jokatuko dira. Apirilaren 17an, igandean, Athletic-Celta partidaren txanda izango da San Mamesen, 18:30ean.

Aste barruan jokatuko dira 33. jardunaldiko norgehiagokak, eta Mallorca-Alaves lehia izango da lehena, apirilaren 19an, 19:00etan. Hurrengo egunean, hilaren 20an, asteazkenean, Osasunak Real Madril hartuko du Sadarren (21:30). Ostegunean, hilaren 20an, Cadiz-Athletic Club (20:00) eta Reala-Bartzelona (21:30) partidak jokatuko dira.

32. JARDUNALDIA:

Apirilak 15, ostirala:

(21:00) Reala-Betis

Apirilak 16,larunbata:

(14:00) Elx-Mallorca

(16:15) Alaves-Rayo Vallecano

(18:30) Valentzia-Osasuna

(21:00) Getafe-Vila-real

Apirilak 17, igandea:

(14:00) Granada-Levante

(16:15) Atletico Madril-Espanyol

(18:30) Athletic Club-Celta

(21:00) Sevilla-Real Madril

Apirilak 18, astelehena:

(21:00) Bartzelona-Cadiz

33. JARDUNALDIA:

Apirilak 19, asteartea:

(19:00) Mallorca-Alaves

(21:00) Betis-Elx

(21:30) Vila-real-Valentzia

Apirilak 20, asteazkena:

(19:00) Atletico Madril-Granada

(20:00) Celta-Getafe

(21:30) Osasuna-Real Madril

Apirilak 21, osteguna:

(19:00) Espanyol-Rayo Vallecano

(19:00) Levante-Sevilla

(20:00) Cadiz-Athletic Club

(21:30) Reala-Bartzelona