Futbola
Twitterren
Ebakuntza ondo atera dela jakinarazi du Carles Puyolek
Erredakzioa
"Operazioaren ondoren gelan nago jada. Guztia ondo atera da" esan du Bartzelonako kapitainak bere twitterrean.
-
Ebakuntzaren ondoren argazki hau publikatu du Carles Puyolek. Argazkia: @Carles5puyol
Bartzelonako kapitaina den Carles Puyol iragan astean lesionatu egin zen eta gaur egin diote bere eskuin hankako belaunean dituen minak sendatzeko ebakuntza. Sei astez bajan egongo da Puyol.
Barçak ez du ohar ofizialik publiktau eta Ramon Cugat zirujauak datu gehiago emateko zain, Puyolek bere twitterraren bitartez eman ditu ebakuntzaren xehetasunak.
"Ebakuntzaren ostean gelan nago jada. Guztia ondo atera da" publikatu du twitter bidez. Barçako kapitainak ez du Errege Kopako finala jokatuko eta ziurrenik Eurokopa ere gal dezake.