Itxi

Futbola

Qatar 2022

Costa Rica Munduko Txapelketara sailkatu da Zeelanda Berria mendean hartuta

EITB Media

Costa Ricako selekzioak irabazi egin dio Zeelanda Berriari (1-0) bigarren aukerako partida, eta Qatarreko Munduko Txapelketarako txartela bereganatu du.

  • Costa Rica

    Costa Ricako jokalariak Campbellek gola sartu ostean. Argazkia: EFE

Costa Ricak 2022ko Munduko Txapelketarako txartela lortu du astearte honetan (ekainak 14) bigarren aukerako partidan Zeelanda Berriaren aurka garaipena eskuratuta, 1-0ko emaitzarekin.

Joel Campbellek hirugarren minutuan sartu duen golak (1-0) erabaki du norgehiagoka. Hala ere, Costa Ricak gogotik sufritu behar izan du Zeelanda Berriak irabazteko beste abagune sortu baititu. Epaileak Wooden gola baliogabetu du 39. minutuan Matthew Garbettek falta egin baitio Oscar Duarteri Zeelanda Berriko aurrelariak errematea egin baino lehen. Ondoren, 69. minutuan, Kosta Barbarousesek txartel gorria ikusi du eta Zeelanda Berria jokalari bat gutxiagorekin geratu da. Azkenera arte saiatu da Ozeaniako selekzioa, baina garaipenak ez dio ihes egin Costa Ricari eta Hego Amerikako selekzioak lortu du sailkapena.

Fitxa teknikoa:

1. Costa Rica: Keylor Navas; Keysher Fuller (Carlos Martinez, 46. min), Oscar Duarte, Francisco Calvo, Bryan Oviedo; Yeltsin Tejeda, Celso Borges (Daniel Chacon, 79. min), Gerson Torres (Bryan Ruiz, 46. min); Joel Campbell (Johan Venegas, 90. min), Jewison Bennette (Kendall Waston, 46. min) eta Anthony Contreras.

Hautatzailea: Luis Fernando Suarez.

0. Zeelanda Berria: Oliver Sail; Winston Reid (Elijah Just, 72. min), Nando Pijnaker, Bill Tuilima, Liberato Cacase; Joe Bell, Clayton Lewis (Tim Payne, 90. min), Matthew Garbett (Ben Waine, 60. min); Niko Kirwan, Alex Greive (Kosta Barbarouses, 60. min) eta Chris Wood.

Hautatzailea: Danny Hay.

Gola: 1-0, 3. min: Joel Campbell.

Epailea: Mohammed Abdulla. Txartel gorria atera dio Barbarousesi. Txartel horiak atera dizkie Reidi, Ruizi eta Contrerasi.