Itxi

Futbola

2022KO EUROKOPA

Herbehereek Eurokopako final-laurdenetarako txartela lortu dute

AGENTZIAK | EITB Media

Damaris Egurrolaren selekzioak mendean hartu du Suitza (1-4) C multzoko azken jardunaldian, eta hurrengo faserako sailkatu da.

  • Jokalari herbeheretarrak ospatuz

    Jokalari herbeheretarrak ospatuz. Argazkia: EFE

Herbehereek 2 eta 1 irabazi diote Suitzari multzo faseko azken jardunaldian. Horrela gauzak, Eurokopako final laurdenetarako txartela lortu du Damaris Egurrolaren selekzioak. Jokalari euskaldunak gaur hiru minutu jokatu ditu solik.

Egungo Europako txapeldunak, azkeneko minutu zoragarrien ostean lortu du hurrengo faserako txartela. Norgehiagoka itxia hasi da eta bi selekzioek arrisku gutxi hartu dituzte lehen zatian.

Bigarren zatian, gol festa hasi da. 49. minutuan, Crnogorcevic suitzarrak bere atean sartutako golarekin markagailua ireki du herbeheretarrentzat (0-1). Suitzarren erreakzioa azkar iritsi da. Reutelerrek banakoa ezarri du 53. minutuan (1-1). Suitzako selekzioak garaipena behar zuen aurrera egiteko, eta aukerarekin amestu dute azkeneko minutuak iritsi arte. 84. minutuan, Leuchterrek lasaitasunaren gola lortu du egungo txapeldunentzat (1-2). Horrela gauzak, suitzarrek amore eman dute eta Leuchterrek berriz 94. minutuan (1-3) eta Pelovak 95. (1-4) gol festa itxi dute.

Multzoko beste partidan, Suediak 4 eta 0 irabazi dio Portugal. Horrela gauzak, Suedia C multzoko lehenengo sailkatua izan da eta Herbehereak bigarrena. Damaris Egurrolaren selekzioak Frantziaren aurka jokatuko du final laurdenetan.