Itxi

Futbola

Agurra

Mikel San Josek futbola uztea erabaki du, 32 urterekin

EITB Media

Nafarroakoak bere kirol ibilbideari amaiera ematea erabaki du. Athleticen, Liverpoolen Akademian, Birminghamen eta Amorebietan jokatu du.

  • Mikel San Jose

    Mikel San Jose, Urritxen. Argazkia: EITB Media

Mikel San Josek futbola uztea erabaki du, 32 urterekin. Nafarroakoak SmartBank Ligako (Bigarren Maila) Amorebieta taldean jokatu zuen iragan denboraldian. Sare sozialetan publikatu duen bideo baten bidez eman du jakitera erabakia; bertan, jokatu duen taldeen elastikoak erakutsi ditu.

Txantreatik Athleticera joan zen; hasieran harrobian ibili zen (2005-2007) eta 2009an lehen taldera iritsi zen. 2007an Lezamatik Liverpoolen Akademiara joan zen, ondoren Bilboko klubera itzulita. Birmingham (2020-2021) eta Amorebieta (2021-2022) izan dira bere azken taldeak.

"Txikitatik futbola izan da nire bizitza. Futbolak dena eman dit, baina asko exijitu ere. Ez nituzke momentu txarrak ezabatuko, izan ere, une horiek momentu onek baino gehiago gozatzea eragin didate. Hainbeste maite dudanari agur esatea zaila da, baina nire gorputzak ezin dio gehiago eutsi profesional mailak eskatzen duenari. Orain, nire burua zaintzea tokatzen zait. Hitz hauekin agur esan nahi dut eta eskerrak eman nahi dizkiet ibilbide honetan ondoan izan ditudanei. Datorrenari ilusioz ekingo diot, ametsei uko egin gabe. Bihotzez, eskerrik asko", idatzi du Mikel San Josek.

San Josek Espainiako selekzioarekin jokatu zuen lehen taldean, baita 19 eta 21 urtez azpiko taldeetan. 19 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin Europako txapeldun izan zen; talde nagusiarekin Frantziako 2016ko Eurokopara joan zen, baina ez zuen partidarik jokatu.

Athleticekin 397 partida jokatu ditu San Josek, 37 gol sartuta, eta gaur egun klubaren historian gizonezkoen mailan neurketa gehien jokatu dituen 20. futbolaria da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena