Itxi

Futbola

Gibel transplantea

Eric Abidalek berriz jokatu ahal izango du

Erredakzioa

Gibel transplantearen ostean Bartzelonako atzelariak futbolean jokatzera itzultzeko aukerak ditu, ebakuntza egin zion medikuak adierazi duenez.

  • Eric Abidal Bartzelonako atzelaria. Argazkia: EFE

    Eric Abidal Bartzelonako atzelaria. Argazkia: EFE

Gibel transplantearen ostean Eric Abidal Bartzelonako atzelariak futbolean jokatzera itzultzeko aukerak ditu, ebakuntza egin zion medikuak adierazi duenez.

32 urteko Frantziako internazionalari ebakuntza egin behar izan zioten 2011n, gibelean zuen tumore bat kentzeko. Baina berdeguneetara bueltatu eta gero, trasplantea egin behar izan zioten apirilaren 10ean. Lehengusu baten gibel zati batekin trasplantea egin zioten.

"Bere eskuetan dago. Ez dut geldituko. Denborak esango du", adierazi du Juan Carlos Garcia-Valdecasas medikuak TV3n. "Ericek ondo erantzuten badu, ez dago ez jokatzeko arrazoirik", erantsi du.