Futbola
KONTRATUA BERTAN BEHERA
Emeryk Vila-real utzi du Aston Villarekin sinatzeko
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Entrenatzaile gipuzkoarrak kontratua eteteko erabakiaren berri eman dio Vila-reali, Premier Leaguera itzultzeko.
-
Unai Emery. Argazkia: EFE
Unai Emery entrenatzaileak Vila-reali jakinarazi dio kontratua bertan behera utziko duela Aston Villarekin sinatzeko.
Emeryren martxa astelehen arratsaldean bizitu da, Aston Villa teknikariaren zerbitzuak eskuratzeko berarekin eta Castelloko klubarekin harremanetan jarri dela jakin denean, Steven Gerrard ordezkatzeko, urriaren 20an kargutik kendu baitzuten.
Vila-realen erantzuna honakoa izan da: entrenatzailea ados egonez gero, kontratua bertan behera geratuko litzateke kopuru ekonomiko baten truke. Eragiketatik gertu dauden iturriek diotenez, kopuru hori sei milioi eurokoa da.
Denboraldia martxan dela eta ustekabeko agurra izan arren, Vila-realek egindako lana eskertu dio Emeryri eta zorte ona opa dio bere kirol ibilbidean. Gainera, klubak gogorarazi du Vila-realen historiara pasatu dela klubarekin titulu bat lortu duen lehen entrenatzailea izan delako, Europako Liga, aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligako finalerdietako sailkapenari gehitzen zaiona.
Vila-realek egoera bera bizi izan zuen aurreko denboraldian ere, azaroaren 2an Young Boys talde suitzarraren aurka jokatu zuen Txapeldunen Ligako partidaren bezperan, Newcastle Emeryrekin harremanetan jarri zenean, euskal entrenatzaileak aitortu zuen bezala, baina azkenean ez zen irten.
Comunicado oficial: @UnaiEmery_
— Villarreal CF (@VillarrealCF) October 24, 2022
¿ https://t.co/FQ2V5E9anQ pic.twitter.com/fvOt8dvEt5
Aston Villa is delighted to announce the appointment of Unai Emery as the club's new Head Coach. ¿
— Aston Villa (@AVFCOfficial) October 24, 2022