Itxi

Futbola

C multzoa

Italiak mendeku hartu nahi du Espainiaren aurrean

Erredakzioa

Arrakasta nola kudeatu eta garaipen gosea ez dela murriztu azaldu nahi du Espainiak. Del Bosqueren mutilak faborito nagusiak dira eta joko estiloan duten fedearekin aurre egingo diote erronkari.

  • Espainiaren entrenamendua Gdansken. Argazkia: EFE

    Espainiaren entrenamendua Gdansken. Argazkia: EFE

Espainiaren, Europako eta munduko txapeldunaren, erronka berria hasten da. Historiarekin beste hitzordu bat dute. Hiru txapelketa jarraian irabazteko aukera du Espainiak eta bide batez historia egin. Selekzioaren bidea aldatu zuen Italiari egin beharko diote aurre Del Bosqueren mutilek estreinako partidan. 2008ko final-zortzirenetan harresi psikologikoak behera bota zituzten penalti jaurtiketetan. Italiak mendekua hartu nahi du gaurkoan.

Arrakasta nola kudeatu eta garaipen gosea ez dela murriztu azaldu nahi du Espainiak. Del Bosqueren mutilak faborito nagusiak dira eta joko estiloan duten fedearekin aurre egingo diote erronkari. Carles Puyol eta David Villa lesionatuen bajak ez nabaritzeko itxaropena du Espainiak.

Europako garaipena errepikatzeko aukera Luis Aragonesek utzitako herentziarik onena da, eta Vicente del Bosqueren eskuetan dago. Lau urteren buruan jokalarien % 50 aldatu ditu, Aragonesen garaiko onenak mantenduz eta aldaketak barneratuz.

Krisian murgilduta, baina mendeku hartu nahi duen Italia izango du aurrean Espainiak. Cesare Prandelli entrenatzaileak ezin izan du lasaitasunez lan egin kontzentrazioan izan dituzten arazoengatik.

Ustezko hamaikakoak:

Espainia: Casillas; Arbeloa, Sergio Ramos, Pique, Jordi Alba; Busquets, Xabi Alonso, Xavi, Iniesta, Silva; eta Fernando Torres.

Italia: Buffon; Maggio, Chiellini, De Rossi, Bonucci, Balzaretti; Marchisio, Pirlo, Motta; Balloteli eta Cassano.

Epailea: Viktor Kassai (HUN).
Estadioa: Arena Gdansk.
Ordua: 18:00

Irlanda-Kroazia

Bestalde, Espainiaren beste bi aurkariek, Irlandak eta Kroaziak C multzoko bigarren partidan neurtuko dituzte indarrak. Kroaziaren joko erakargarriak Giovani Trappatoniren Irlanda irmoarekin tupust egingo du.

Ustezko hamaikakoak:

Irlanda: Given; O'Shea, St. Ledger, Dunne, Ward; McGeady, Whelan, Andrews, Duff; Keane eta Doyle.

Kroazia: Pletikosa; Corluka, Simunic, Strinic, Srna; Rakitic, Vukojevic, Modric, Kranjcar; Eduardo eta Jelavic.

Epailea: Bjrn Kuipers (HOL).
Estadioa: Municipal Stadium Poznan (Polonia).
Ordua: 20:45