Itxi

Futbola

Igoera Lehen Mailara

Valladolidek eta Alcorconek jokatuko dute finala

Erredakzioa

Valladolidek erraz gainditu du Kordoba etxean (3-0) eta Alcorcon joaneko partidan lortutako berdinketari esker sailkatu da (1-1).

  • Alcorconeko jokalariak, pozik. Argazkia: EFE

    Alcorconeko jokalariak, pozik. Argazkia: EFE

Valladolidek eta Alcorconek jokatuko dute Lehen Mailara igotzeko finala. Kanporaketa bi partidatara jokatuko da, ekainaren 13an eta 17an hain zuzen ere.

Valladolideko taldeak Kordoba erraz gainditu zuen etxean (3-0). Joanekoan, Nuevo Arcangelen, hutsean berdindu zuten.

Fitxa teknikoa:

3 - Valladolid: Dani Hernandez; Balenziaga, Rueda, Valiente, Peña; Nafti, Victor Perez; Nauzet (Jofre, 70'), Sisi, Oscar (Bueno, 55'), eta Javi Guerra (Baraja, 75').

0 - Kordoba: Alberto Garcia, Fernandez, Gaspar (Patiño, 69'), Ximo Navarro, Dubarbier; Lopez Garai, Borja García, Caballero (Vico, 73'), Lopez Silva; Pepe Diaz (Hervas, 79') eta Charles.

Golak:
1-0: 50', Oscar.
2-0: 64', Guerra.
3-0: 87',Jofre.

Beste neurketan, hutsean berdindu zuten Alcorconek eta Herculesek emoziorik gabeko partidan. Madrilgo taldea joaneko partidan lortutako emaitzari esker (1-1) sailkatu da.

Fitxa teknikoa:

0 - Alcorcon: Manu Herrera; Nagore, Agus, Babin (Rueda, 52'), Angel Sanchez; Fernando Sales (Saul Berjon, 70'), Mora, Ruben Sanz, Montañes; Borja eta Quini (Oriol Riera, 61').

0 - Hercules: Juan Carlos; Arbilla, Samuel, Mora (Urko Vera, 77'), Peña; Abel Aguilar, Tiago Gomes (Tote, 64'), Adrian Sardinero (Carlos Calvo, 64'); Michel, Gilvan; eta Aganzo.