Itxi

Futbola

2012ko Eurokopa

Poloniak eta Errusiak bana berdindu dute Varsovian

Erredakzioa

Dzagoevek sartu du errusiarren gola 37. minutuan (0-1) eta Blaszczykowskik berdindu du partida 56. minutuan gola sartuta.

00:42
Poloniak eta Errusiak bana berdindu dute

Poloniak eta Errusiak bana (1-1) berdindu dute Eurokopako A multzoko bigarren jardunaldiko partidan. Eguneko lehen norgehiagokan Txekiar Errepublikak 1-2 irabazi dio greziari, eta ondorioz, A multzoko sailkapena honela geratzen da: Errusia da liderra 4 punturekin, Txekiar errepublika da bigarren 3 punturekin, Polonia hirugarren postuan da 2 punturekin eta Grezia dago azken postuan puntu bakarrarekin.

Varsoviako estadioan jokatu dute Poloniak eta Errusiak. Talde errusiarrak hobeto ekin dio partidari, eta 37 minuatuan, 0-1ekoa sartu du Dzagoeven bitartez. Poloniaren erantzuna bigarren zatian iritsi da. Etxean jokatzen ari dira poloniarrak eta badakite ezin dutela etsi. Poloniak 56. minutuan lortu zuen partida berdintzea Blaszczykowskik sartutako golari Estker (1-1). Norgehiagokako azken txanpan, bi taldeek eskuratu ahal izan dute garaipena horretarako gol aukerak izan baitituzte, baina ez dira golik sartzeko gai izan eta 1-1ekoarekin bukatu da neurketa.

Fitxa teknikoa:

1 - Polonia: Tyton; Piszczek, Wasilewski, Perquis, Boenisch; Blaszczykowski, Polanski (84. min, Matuszczyk), Murawski, Dudka (72. min, Mierzejewski), Obraniak (92. min, Brozek) eta Lewandowski.

1 - Errusia: Malafeev; Anyukov, Ignashevich, Berezutsky, Zhirkov; Shirókov, Denisov, Ziryanov; Dzagoev (79. min, Izmailov), Arshavin eta Kerzhakov (69. min, Pavlyuchenko).

Golak: 0-1, 37. min: Dzagoev; 1-1, 56. min: Blaszczykowski.
Epailea: Wolfgang Stark (Alemania).