Futbola
Javi Guerraren gola
Valladolid, Lehen Mailatik hurbilago
Erredakzioa
Valladolideko taldeak Alcorcon gainditu du (0-1) Lehen Mailara igotzeko azken kanporaketako joaneko partidan. Itzuliko neurketa larunbatean jokatuko dute, Jose Zorrillan.
-
Valladolideko jokalariak, Javi Guerraren gola ospatzen. Argazkia: EFE
Fitxa teknikoa:
0 - Alcorcon: Manu Herrera; Nagore (Saul, 59'), Agus, Rueda, Bermudez; Fernando Sales, Mora, Rubén Sanz, Montañes; Borja (Miguelez, 56') eta Quini (Oriol Riera, 59').
1 - Real Valladolid: Dani Hernandez; Balenziaga, Rueda, Valiente, Peña; Nauzet (Jofre, 75'), Nafti, Víctor Perez, Sisi; Oscar (Baraja, 65') eta Javi Guerra (Manucho, 88').
Golak:
0-1: 29' Javi Guerra;
Valladolidek Alcorcon gainditu du Lehen Mailara igotzeko azken kanporaketako joaneko partidan (0-1). Partidako gol bakarra, garaipenarena, Javi Guerrak egin du 29. minutuan.
Hasieratik garaipenaren bila aritu dira talde biak, baina garaipena bisitariek eskuratu dute. Itzuliko neuketa larunbat honetan jokatuko dute Valladolideko Jose Zorrila futbol-zelaian.